Bihotzaren eroapen-sistemari eragiten dio. Bihotz-erritmo edo -maiztasun anormalak eragin ditzake.
Gaur eta beti, zure osasunarekin konprometituak
IMQn 90. urteurrena ospatzen dugu aurten. Ospatzeko, osasunarekin dugun konpromisoa berresten dugu, gaixotasun kardiobaskularren prebentzioaren bidez, hau baita gaur egun herrialde garatuetan heriotza-kausa nagusia.
Ezagutu webgune honetan nola zaindu zure osasun kardiobaskularra eta ez ahaztu gure gida deskargatzea informazio guztia beti eskura izan dezazun.
Gainera, informazio hau sare sozialetan partekatuz, beste pertsona askok beren bizi-kalitatea hobetuko dute. Baita Euskadin osasun kardiobaskularraren esparruan lan egiten duten erakundeek baliabide gehiago izan ditzaten. Izan ere, kanpainaren edukiak partekatzen diren heinean edo edukiekin elkarreragiten den heinean, bihotz urdina bete egingo da eta IMQk ekarpen solidarioa egingo du.
Ez utzi biharko.
Osasunak ez du itxaroten.
Bizitzaz bete bihotz urdina!
Ba al zenekien...?
Bihotza gure gorputzaren motorra da.
Oxigenoa eta funtsezko mantenugaiak zelula bakoitzera garraiatzen dituen odola ponpatzen du. Osasuntsu mantentzea funtsezkoa da bizitza osoa eta aktiboa izateko.
Espainian, hiru pertsonatik bat hiltzen da gaixotasun kardiobaskular baten ondorioz, eta Euskadin, lautik bat; mundu mailan, berriz, 18 milioi pertsona baino gehiago hiltzen dira urtero.
Heriotza horien herena 70 urte aurretik gertatzen da.
Batzuetan ez dago abisatzen duen sintomarik.
Askotan, lehenengo ebidentzia bihotzekoa edo gertaera kardiobaskularra izaten da.

Gertaera zerebrobaskularren ondoriozko heriotzak Euskadin

Emakumeak
% 25
Emakumeen heriotza-kausa nagusia

Gizonak
% 23
Gizonen heriotzen bigarren arrazoia
Heriotza horietako asko saihets daitezke bizimodu osasuntsuarekin. IMQn zure bihotza zaintzeko arriskuak identifikatzen eta arintzen laguntzen dizugu.
Zer dira gaixotasun kardiobaskularrak?
Bihotzari eta odol-hodiei eragiten dien gaixotasunak dira, eta honako hauek eragin ditzakete:

Bihotz-hodiak, beste organo batzuk edo gorputz osoa estutzea.

Bihotzeko balbulek gaizki funtzionatzea.

Bihotz-erritmoaren alterazioa edo jaiotzean izaten diren bihotzeko eta hodietako arazoak.
Gaixotasun balbularra
Bihotz-balbulak estutzea edo ihes egitea.
Arteria koronarioen edo aortaren gaixotasuna
Odola bihotzera edo bihotzetik gainerako organismora bideratzen duten odol-hodietako arazoa.
Bihotz-gutxiegitasuna
Bihotza ponpatzeko/erlaxatzeko funtzioetan dagoen arazoa, likidoa metatzea eta arnasa hartzeko zailtasuna eragiten duena.
Gaixotasun arterial periferikoa
Beso, hanka edo sabeleko organoetako odol-hodiekin arazoak izatea, hala nola estutzea edo buxardura.
Sortzetiko bihotzeko gaixotasuna
Jaiotzean bertan egoten da, eta bihotzeko hainbat ataletan eragin dezake.
Gaixotasun perikardikoa
Bihotzeko estalduraren arazoa, perikarditisa eta isuri perikardikoa barne.
Gaixotasun zerebrobaskularra
Garunera odola daramaten odol-hodiei eragiten die, estutzeak edo blokeoak eragiten.
Zain sakonetako tronbosia
Burmuinetik/gorputzetik bihotzeraino odola eramateaz arduratzen diren zainetan sortzen den blokeoa.

Arrisku-faktore nagusiak
Gaixotasun kardiobaskular bat garatzeko aukerarekin zuzenean lotutako zenbait arrisku daude:
-
Presio arterial altua (hipertentsioa).
-
Kolesterol altua (hiperlipidemia).
-
Tabako-kontsumoa (bapeatzea barne).
-
Obesitatea.
-
Diabetesa.
-
Bihotzeko gaixotasunaren familia-aurrekariak.
-
Sedentarismoa.
-
Sodio, azukre eta koipe askoko dieta.
-
Alkohol gehiegi edatea.
-
Sendagaiak gaizki erabiltzea.
-
Estresa.
-
Preeklanpsia edo toxemia.
-
Gaixotasun inflamatorio kronikoak edo autoimmuneak.
-
Giltzurrunetako gaixotasun kronikoa.
- Haurdunaldiko diabetesa.
Gertaera zerebrobaskularren arrisku-faktore nagusiak Euskadin

% 52,7
Obesitatea eta gehiegizko pisua

% 18,7
Hipertentsio arteriala

% 17,8
Tabakoa

% 16,9
Kolesterol altua

% 6,7
Diabetesa
Nola prebenitu gaixotasun kardiobaskularrak
Zure bihotzaren osasunak lotura estua du zure bizimoduarekin.
Ezagutu hura zaintzeko har ditzakezun ohiturak.

Gure medikuen gomendioak
Ezagutu sintomak
Garaiz identifikatuz gero patologia kardiobaskular baten sintomak, konplikazio larrienak saihets ditzake.
Premiazko arreta behar duten sintomak
-
Mina edo molestia bularrean (angina), besora, lepora edo masailezurrera irradia daitekeena.
-
Presioa, pisutasuna edo ondoeza bularrean, batzuetan "pisu edo gerriko" bezala deskribatua bularraren inguruan.
-
Arnasa hartzeko zailtasuna (disnea edo asnasestua).
-
Zorabioak.
-
Palpitazioak.
- Hitz egiteko, ikusteko edo ibiltzeko zailtasuna.
Blokeo-sintomak odol-hodietan
-
Hanketako mina edo karranpak ibiltzean.
-
Sendatzen ez diren ultzerak hanketan.
-
Azal hotza edo gorria hanketan.
-
Hantura gorputz-adarretan.
-
Aurpegian edo gorputz-adarretan sorgortzea (gorputzaren alde batean edo bietan).
Bizitzaz bete bihotz hau!
Lagun iezaguzu osasun kardiobaskularra zaintzearen garrantziari buruzko kontzientziazioa areagotzen eta bizitzak salbatzen. Sare sozialetan partekatzen duzun bihotz urdin bakoitzak bihotza zaintzearen garrantziaren mezua zabaltzen laguntzen du. Gainera, IMQk, zure izenean, sortzetiko kardiopatiak dituzten pertsonen eta haien familien bizitza hobetzeko lan egiten duen Bihotzez elkarteari dohaintza egingo dio.
Aukeratu nola lagundu nahi duzun
1 Utzi 💙 bat IMQren sare sozialetan aurkituko dituzun argitalpenetan.
2 Egin ezazu argazki bat Bilboko, Gasteizko eta Donostiako informazio-guneetan jarri ditugun bihotz erraldoien ondoan, eta igo argazkia sare sozialetara, #PartekatuBizitza💙 hashtagarekin.
3 Partekatu kanpainako osasun kardiobaskularraren zaintzari buruzko edukiak zure senide eta lagunekin.


Gainera, presio arteriala errazago kontrolatzeko eta ohitura bihurtzeko, 15 tensiometro zozkatuko ditugu IMQren Instagrameko profilean, bai eta 5 kirol-azterketa mediko ere.
© IMQ. Todos los derechos reservados