IMQn 90 urte baino gehiago daramatzagu pertsonen osasuna geure erara zaintzen: ondo-ondoan, benetan axola duten uneetan entzuten eta laguntzen.
Gugan konfiantza duen pertsona bakoitzaren atzean milaka profesional daude. Izan ere, hurbiltasuna eta konpromisoa ez dira hitz huts, baizik gauzak egiteko gure betiko era.
“Lehenengoa da ondoan izango duzun norbait edukitzea, konfiantza emango dizuna eta beti erantzungo dizuna. Futbolean eta bizitzan.”
Toni Martinez, Deportivo Alavés-eko jokalaria
“Lehenengoa da denak ondo daudela jakitea. Nire familiaren osasunean pentsatzen dudanean, norbait fidagarria behar dut.”
Iñaki William, Athletic Club-eko jokalaria
“Lehenengoa da ondoan norbait duzula sentitzea, eta erantzun bat izatea hala behar duzunean.”
Igor Zubeldia, Real Sociedad-eko jokalaria

2017an Víctor Manuel Orive eta Mar Calvo doktoreek sortua, Digestio Aparatuko Euskal Zentroa (DAEZ) Gastroenterologian espezialista diren 21 medikuren talde entzutetsu batek osatzen du. Mediku horiek ibilbide profesional luzea dute eta, horri esker, Euskadiko erreferentzia-zentrorik handiena bihurtu dira, medikuntza pribatuaren mailan, Digestio Aparatuko espezialitatean.
Gainera, IMQ Zorrotzaurre eta Andre Maria Zuria kliniketako langileen laguntza du, bertan miaketak eta interbentzionismo endoskopikoak egite aldera.
Mar Calvo doktoreak zerbait gehiago kontatzen digu zentroaz eta urte hauetan zehar izan duen ibilbideaz.
Calvo dk., zer dela eta hautatu zenuen Digestiboko espezialitatea?
Kasualitatez iritsi nintzen bertara. Medikuntza ikasi nuen Gasteizen, eta karrerako 4. mailan García Campos doktoreak (Txagorritxuko Digestiboko buru ohia) nota onena aterako zuen ikasleari barneko medikua izatea eskaini zion.
Beraz, ikasteari ekin nion espezialitatea bera gustukoa ote nuen jakin gabe ere, eta lanpostua lortu nuen. Barneko mediku jardun nuen Txagorritxuko Digestiboan karrerako bigarren ziklo osoan. Asko gustatu zitzaidan esperientzia, eta BAME (Barneko Mediku Egoiliarra) egin nuenerako argi neukan; hain argi non 21 urte nituenetik nagoen Digestiboan, eta oraindik ere 55 urtekin asko maite dut.
Galdakaoko ospitalean egin nuen espezialitatea, Víctor Orive doktorearekin. Oroitzapen atsegina daukat egoiliar garai hartaz, asko dibertitu nintzen, ikasi nuen, asko jaso nuen bai ikaskideengandik bai nire mediku laguntzaileengandik (batez ere Bernal doktorearengandik), eta Orive doktorea izan zen ikasle orok eduki nahiko lukeen maisua.
Eta handik pribatura
Galdakaoko Andramari zentroan eta Gernikako Dublang zentroan ireki nituen lehen kontsultak.
Pribatuko hasiera pixka bat gogorra izan zen, baina bi pertsonaren laguntza izan nuen: Hipolito Suarez doktorea, IMQn sartzen lagundu zidana, eta Galdakaoko ospitaleko endoskopia-erizain bat (Izaskun Urquijo), Vicente San Sebastián klinika zaharreko langileei endoskopia prestatzen eta erabiltzen irakatsi ziena.
Han nengoela, Gasteizko Santiago Ospitale zaharreko Egana doktoreak deitu zidan, eta ospitale horretan lanean aritu nintzen 3 urtez, harik eta Arrasateko ospitalean plaza finko bat atera eta 12 urte eman nituen arte... Garai gorabeheratsua izan zen, baina asko zaildu ninduen.
Garai hartan endoskopiak anestesiarik gabe egiten ziren, horrek suposatzen zuen guztiarekin... baina erizain profesional handiei esker, miaketa gogorrak egitea lortzen zen, sedatu gabe, aldi berean berotasuna eta lasaitasuna emanez.
Orain erretiratuta dagoen Conchita erizainaren esaldia gogoratzen dut: «laztana, lasai, laster amaituko dugu-eta...».
Han hasi ginen Otazua doktore eta lagun handia eta biok endoskopietarako sedazioa eskatzen, baina gauzak ez ziren errazak eta asko borrokatu behar izan genuen.
Gogoan dut kexatzera joan nintzen aldi ugarietako batean, aldez aurretik desenkusatu nintzela gerentearekin, esan niola banekiela sarri protestatzen nuela, eta erantzun zidala «nik badakit nork egiten duen protesta irizpide jakin batez eta nork ez».
Arrasaten nengoela, kontsulta pribatua ireki nuen Bilbon, Vicente San Sebastian klinikara hurbiltzeko, bertan endoskopiak egiten bainituen. Familia bat osatzea erabaki nuen, eta Kazakhstango neskato bat adoptatu nuen. Orduan hasi zen goiz altxatu beharra eta denera behar bezala ez iristea, eta atsekabe handiz itxi behar izan nituen Gernika eta Galdakaoko kontsultak, batez ere Gernikakoa, Bilbotik urrunen zegoena.
Arreta jarri nuen Arrasateko nire plazan (lanaldia murriztu nuen arren) eta Bilboko nire kontsultan. Pribatua oso ondo joan zitzaidan, eta beste uko bat egiteko eta Osakidetzako plaza uzteko unea iritsi zen. Arrasatetik gauza astunena bidaiak izaten ziren, baina nire oroimenean ondo gordeta dauzkat bai Otazua doktore eta adiskidea bai erizain zein erizain laguntzaile bikainak.
Egon naizen leku guztietatik, egia esan, penaz joan naiz, baina bizitza pertsonala eta lanekoa lehenetsi eta bateragarri egin behar dira, eta horrek batzuetan uko egitea dakar.
Noiz eta nola sortu zen DAEZ?
DAEZen ideia Victor Orive eta bion artean sortu zen. Orive doktorea nire lehen nagusia izan zen, eta berau beti idealizatzen da eta ikaragarria iruditzen zaizu. Baina, gainera, niretzat funtsezkoak diren hiru ezaugarri ditu: pertsona ona da, profesional ona eta lankide bikaina.
2016an itxaron-zerrenda handia nuen digestio-aparatuko kontsultarako. Ez zegoen ia espezialistarik arlo horretan, eta kasu horiek Barne Medikuntzako eta Kirurgia Orokorreko medikuek artatzen zituzten, zeinek gureaz bestelako prestakuntza baitute.
Eskasia hori ikusita eta Victor Basurtun erretiratzen zela jakinda, pribatura etortzea proposatu nion. Zuen ospearekin mediku askok jarraituko zioten, eta nik paziente asko nituen, eta hala, bion artean konbo perfektua egiten genuen.
Une honetan, Orivetarren (aita-semeak, Victor eta Aitor) eta DAEZeiko beste mediku bazkide batzuen eskutik noa.
Orivetar biak pertsona eta mediku handiak dira (askotan esaten diot Victorri Aitorrek oso zaila zuela, baina gaina hartu diola). Biak iruditzen zaizkit zoragarriak, eta onena da zenbat eta denbora gehiago eman haiekin, orduan eta gehiago gustatzen zaizkidala pertsona gisa, eta are gehiago miresten ditudala profesional gisa.
DAEZek 21 espezialista ditu eta gehienak gazteak
Asko gustatzen zaizkit profesional gazteak. Freskotasuna, energia eta gogoa ematen dute, eta ondo ikasita iristen dira. Lanerako eta ikasteko gaitasun handia dute, eta, gainera, teknologikoki askoz hobeto prestatuta daude.
Medikuntzak bilakaera handia izan du. Denetik zekien mediku hartatik espezialitatera pasatu gara, eta orain hiper-espezialitateetara. Izan ere, ezinezkoa da denetarik jakitea, kongresu guztietara joatea eta behar bezala prestatzea.
Onena, zortea, talde handi batean lan egitea da, non bakoitzak bere hiper-espezialitatea izango duen, kasu guztiak bere osotasunean baina zehatz-mehatz artatu ahal izateko. Hemen Digestio Aparatuko mediku espezialistak ditugu, modu zehatzagoan patologia edo gaixotasun jakin batzuetan trebatzen direnak. Adituak ditugu pankrean, gibelean, patologia funtzionalean, hesteetako hanturazko gaixotasunean, mugikortasunean, endoskopia aurreratuan eta obesitatean, eta horrek digestio-espezialitate osoari estaldura emateko gai den talde heterogeneo bihurtzen gaitu.
IMQko pazienteek ondoen baloratutako espezialitateetako bat da
Onartzen dut pozik natorrela lanera, eta imajinatzen dut hori nabaritu egiten dela. Gustatzen zait ondoan lanean dudan jendea, gustatzen zaizkit pazienteak, gustatzen zait nire espezialitatea.
Zure mediku-lanak funtziona dezan, funtsezkoa da pazientearen konfiantza irabaztea, baina konfiantza ez da ez erosten ez saltzen, sortu egiten da. Nik baditut pazienteak nirekin urte asko daramatzatenak. Badut baten bat 25 urte daramana 1999an lehen kontsulta ireki nuenetik... 45 edo 50 urterekin diagnostikatu nuen gaixo zeliako bat, nekearen sindrome kronikoaren etiketa okerra zuena...
Medikuntza zientzia ez-zehatza da, eta ez dakigu beti dena... eta zalantza egiten dugu pertsonak garen aldetik... batzuetan, kontsulta baten ondoren, pazienteari esaten diot «nire lankideekin hitz egingo dut» edo «pentsatuko dut». Kasu batzuetan, lasaitasunez eman behar zaie buelta bat, saio klinikoetan komentatu, lankideei galdetu, bai baitakizu beren iruzkinekin lagun diezazuketela edo pazientea birbideratu ere egin dezaketela.
Egunero tokatzen zait osasunarekin borrokatzea eta tumoredun jendea artatzea, baina oso kontziente naiz edozein unetan bizitzak alde batera alda zaitzakeela. Osasuna loteria bat da, eta oso kontziente naiz horretaz!
Orain, medikuntzako ikasleak hartzen ditugunean, medikuntza humanizatu beharraz tematzen naiz, behin eta berriro esaten diet pazienteak tratatu behar direla zu tratatzea gustatuko litzaizukeen moduan, pazientearen eta medikuaren arteko harremana enpatizatu eta pertsonalizatu behar dela.
Zein dira gehien hartzen dituzun patologiak?
Patologiarik ohikoenak funtzionalak dira, hala nola, dispepsia, kolon suminkorra... digestio astunak dituzten pazienteak, flatulentziak, meteorismoa...
Gantz-gibela ere patologia ohikoa eta goranzkoa d.
Gero eta paziente gehiago ditugu, baina kontua da gero eta gehiago bizi garela, gehiago diagnostikatzen dugu, gehiago begiratzen dugu, gehiago dakigu...
Eta ikuspuntu endoskopiko batetik, sedazioaren gorakadarekin eta teknika endoskopikoen hobekuntzarekin, egunetik egunera gehiago aztertzen da kolon eta ondesteko minbiziaren eragin handia biztanlerian eta kolonoskopiaren errentagarritasuna prebentzioan.
Zer da zure lanetik gehien eta gutxien gustatzen zaizuna?
Lana bera gustatzen zait gehien. Esker oneko lana da. Pazienteek eskerrak ematen dizkizute zure lana egiteagatik, izan albiste onak edo izan txarrak.
Gutxien gustatzen zaidana denboraz pobre samarra naizela. Irakurle peto-petoa naiz, baina denbora libre gutxi daukat. Beti eskatzen dut Jainkoak bista gorde diezadala erretiroa hartu ondoren, iBookean sartuta ditudan liburu guztiak irakurtzeko.
Zer egiten du Marrek mantala eskegitzen duenean, irakurtzeaz gain?
Familia eta lagunekin elkartu eta bazkari edo afaritan ateratzea gustatzen zait, aperitiboak, txakurrarekin zein jendearekin mendira joatea, padelean jolastea, eta asko maite dut bidaiatzea...
Beti esaten dut denboraz pobrea naizela, baina lagun eta familiaz aberatsa. Doktore-tesia familiari eskaini nion, bizitzako zutabe nagusi baititut. Aberastasun handia dut alde horretatik.
Javier Laisecak 61 urte ditu, eta oso maite duen lana dauka zentro profesional batean. Bertan, bihotz-biriketako bizkortze-tailerrak (BBB/RCP) eta lehen sorospenak oso serio hartzen dira. Izan ere, ikasleek urtero egiten dute tailerra eta irakasleek bi urtean behin. Prest egon behar dugu egunen batean gertatuko balitz... Zure eskuek bizitza bat salbatu ahal izan dutela baina ez dutela hala egin jakiteak bizitza osorako trauma sor dezake. Javierrek badaki, eta oso kontzientziatuta dago, baina ezin zuen susmatu protagonista bera izango zenik. Eta ez salbatzaile gisa...
Nola zaude, Javier?
Ba primeran. Zentzu guztietan lanean. Irailetik ari naiz lanean nire zentroan eta nire osasunean. Errehabilitazioa, janaria eta ariketa. Topera nabil, guztiz.
Konta iezaguzu. Zer gertatu zen?
Martxoaren 27an, eguerdian, bihotzekoa izan nuen hain zuzen ere Zorrotzaurreko klinikako harreran, eta berehala jaso nuen arretari esker, gaur hemen egon naiteke nire esperientzia kontatzen. Gogoan dut egun hori Aste Santuko oporrak hartu aurreko azken laneguna zela. Goizean jaiki nintzen, nekearen sentsazio arraro batekin, baina batez ere hiruhilekoaren amaieran nabaritu nuen. Atseden beharra. Eta lanera joan nintzen egunero bezala. Ia goiz osoa eman nuen bulegoan, 12:00ak arte, bilera batera joan nintzen arte. Han gaizki aurkitzen hasi nintzen... sentsazio arraro bat, arnasa hartzea kosta egiten zitzaidala, baina tira, ez nion garrantzi handirik eman, erlatibizatu egin nuen eta bilera 14:00ak aldera amaitu zen arte jarraitu nuen.
Ordurako ezkerreko besoan min pixka bat hartzen hasia nintzen, baina tira, ezer esan gabe irten nintzen bileratik, agur esan nuen oporretara nindoala esanez eta gainerakoei opor onak opatuz. Autoan sartu eta Bilbora abiatu nintzen etxera joateko asmoz. Baina ibilbidea korapilatuz joan zen. Arnasa hartzea kostatu zitzaidan. Trikimailu bila hasi nintzen hobetu ahal izateko. Autobideko leihatilak ireki nituen, airea sar zedin. Horrek arnasa hartzea errazten zidan. Aire girotua ere jarri nuen airea eman ziezadan. Eta Bilbora iritsi nintzenean, bada, auto-ilara eder batekin egin nuen topo, Kopako finalerako Athleticen sarreren eguna zelako.
Eta azkenean ba, ospitalera joatea erabaki nuen. Aparkalekuan utzi nuen autoa, eskaileretan gora igo nintzen... eskaileretan gora igo nintzen automata baten antzera nindoalako... ezin nuen arrazoitu... eta igogailua bilatzea ere ez zitzaidan bururatu. Eskaileretan gora igo eta harrera-gelako ilaran jarri nintzen.
Esfortzu-proba zure kabuz egin zenuen… Eta behin larrialdietako harreran zeundela?
Bi pertsona zeuden nire aurrean, ondo gogoratzen naiz. Eta orduan konortea galdu nuen. Asteazkena, hilak 27, eta jada ez dut ezeren oroitzapenik ZIUn esnatzen hasi nintzen igandera arte.
Mobila desblokeaturik zeneukan eta zure AA markatuta…
Egia esan, desblokeatzearen kontua badaezpada norbaitek erabili behar ote zuen bururatu zitzaidan. Hatz-marka bidezko sarbidea desaktibatzea, ni ez banengoen... eta pertsona bat beti larrialdi-dei gisa edukitzea BBBko ikastaro batean ikasi nuen, bitxia bada ere, eta aktibatu egin nuen. Eta horrexeri esker, nire bikotekidea berehala aurkitu ahal izan zuten eta Zorrotzaurrera azkar etorri ahal izan zen... Ikasten zoazen gauza bat da, praktikan jartzen ari zarena eta gai horretan balio izan zidana.
¿Langile guztiok egin duzue BBB ikastaroa?
Bai, hain zuzen, enpresaren araua da, eta bertan, ikastaro horrexetan ikasi nuen.
Hortaz, argi eta garbi dakizu zer egin zizuten…
Oso ondo dakit teorian zer egin zidaten, baina ez dut bizipen-esperientziarik jasan nuenaz, ezta gertatu zenaz ere. Kontatu didatenagatik handia izan zen. Baina konorte-galtzea hain sakona izan zein non ez dudan ezertxo ere gogoratzen, eta hala, hutsune bat dut lau egun horietan.
Lau egunen buruan esnatu zinenean, nola sentitu zinen?
Lehenik eta behin, ez dakizu non zauden. Zer egiten dut hemen? Non nago? Zer gertatu da? Erabateko nahasmen bat, baina atoan, segundoan, erizain bat agertu zen: "Lasai, lasai egon, lasaitu. Bihotzeko istripu bat izan duzu. Ondo zaude. Ez kezkatu. Lasai, lasai, lasai ".
Eta nire obsesioa zen hodi hura ahotik kentzea. Ez zait inoiz ahaztuko artatu ninduen pertsonaren aurpegia, kasualitatez nire lankide baten arreba zena, eta berehala identifikatu zen nire lasaitasun-maila handitzeko. Hori beti eskertuko diot.
Mundua painelu hutsa da, eta botxoa oso txikia…
Es una pasada, una pasada.
Zenbat denbora eman zenuen ingresaturik?
Asteartera arte egon nintzen ZIUn. Asteazkenean ospitalizazio-gela batera joan nintzen, eta ostiralean etxerako bidea hartu nuen. Beraz, asteazken batean ospitaleratu eta hurrengo asteko ostiral batean irten nintzen. Gutxi samar, esan didatenagatik.
Arrisku handienetako bat ondorio posibleak ziren, hainbeste denbora geldirik egoteagatik... 40 minutu inguru izan ziren-eta. Jainkoari eskerrak, zerbaiti eskerrak, ez dit ondoriorik utzi eta errekuperazioa askoz azkarrago joan da.
Ebakuntzarik egon da?
Klinikan nengoela bi stent jarri zizkidaten eta alta eman eta hurrengo astean beste bat jarri zidaten. Baina oso azkarra izan zen, 08:00etan etorri nintzelako eta 15:00etan nire etxean bazkaltzen ari nintzelako. Eta une honetan, oso ondo nago. Fisikoki oso ondo nago, lanean ari naiz, bizitza normala egiten ari naiz, lehen egiten nuen bezala, baina elikadurari, medikazio-jarraibideei, ariketa fisikoa areagotzeari eta abarri dagokienez, zenbait zaintza edo kontu izan ditut, eta horrek poz handia eman dit, ezagutzen ez nituen gorputz-atalak aurkitu ditudalako, ariketa egiten hasi nintzenean min ematen zidatenak. Hara, zerk mintzen nau hemen? Ba ez, kontua da gihar bat dagoela hor... 60 urtetan nik ez dut jakin hor gihar bat zegoenik! Eta tira, nolabait, horrek ere hobeto sentiarazten nau une honetan.
Emazkiguzu jarraibideak.
Bizimodu normala egin behar da, hau da, ohikoa jan behar da: gantzez ez abusatu, janariaz ez abusatu. Jatea gustatzen zitzaigunontzat eta horretaz gozatzen genuenontzat, bukatzean beti gose pixka batekin geratzea, gozokiak saihestea... Prestakin industrialak diren guztiak, horrelako gauzak, dena kanpora. Gatza bezalaxe.
Eta astean hiru egun eta ibilaldi on batzuekin, nahikoa. Horiek dira orain daramtzadan jarraibideak.
Zure lehenbiziko bihotz-arazoa izan da?
Inoiz ez zait ezer gertatu. Eta “ezer ez” diodanean, “ezer ez” da... Lehen aldia da 60 urtean ospitaleratuta nagoela.
Egia da beti hipertentsioa izan dudala, baina tira, pilula hartu eta kito. Eta egun batean ahazten bazitzaidan, ez zion garrantzi handirik ematen.
Horrelako gauzetan laguntzen didan genetika bat dudala dirudi, eta beno, orain nik zaindu behar dut genetika. Hau da, genetikak ni zaindu nau, eta orain niri dagokit genetika zaintzea.
Nolako oroitzapenak dituzu?
Gogoan dut Carlos Custodio doktorea. Larrialdietan artatu ninduen, eta bertan nengoen ZIUn esnatu nintzenean.
Ez ditut gogoratzen ZIUn igaro nituen 4 egunak, baina bai esnatu nintzenean sentitu nuela, konorterik gabe egon arren, norbaitek maitasun handiz tratatu ninduela.
Eta hori bai dela azpimarratu nahi dudan elementua. Hau da, alderdi tekniko profesionalak ziurtzat jotzen nituen... pertsona kualifikatuak dira-eta, gaitasunak dituztenak, baina harreman-esparru horrekin zerikusia duen guztia – zu fisikoki zaurgarria zarelako, baina emozionalki zaurgarria ere bazara egoera horretan zaudenean – eta enpatia, hurbiltasun, maitasun horrekin zerikusia duen guztia, benetan uste dut horrek medikuntza bera baino gehiago egiten duela. Hori lehenengo minututik bizi izan nuen.
Egia esan, antzematen jarraitzen dut. Batzuetan norbait hizketan ari balitzait bezalako oroitzapenak etortzen zaizkit... Hurbiltasuna, sentitu nuen maitasuna, uste dut funtsezkoak izan direla nire susperraldian. Zeladoreak ez ninduen ezertaz ezagutzen, eta bakarrik zauden gela horretako horman bermaturik geratzen zen, eta badirudi orduak ez direla pasatzen, eta futbolaz, Athleticen finalaz hitz egiten geratzen da, nahiz eta bere lanaldia amaitu duen; baita erizainak ere, medikuak... Niretzat hori gakoa da. Giza-parte hori, sentsibilitatearen zati hori, iruditzen zait paziente baten errekuperazioaren eta errehabilitazioaren zati handi bat dela.
Ondo gogoan zaituzte. Haientzat ere emozio handikoa izan zen, oso atsegingarria, zure errekuperazioa.
Gauza batzuk asko baloratzen dira... Irten eta astebetera, ebakuntzara itzuli behar izan nuen, eta ospitaleratzera joan nintzenean, ZIUn artatu ninduen medikua etorri zitzaidan, zerrendetan nire izena ikusi zuelako. Nitaz gogoratu zen, agurtzera etorri zitzaidan. Horrek ez du preziorik. Arlo profesionalaren mugak gainditzen ditu. Are gehiago da, bokaziozkoa, gizatiarra, eta hori baloratu egiten da.
Anbulategiko kontsulta
“IMQri esker, oso lasai bizi naiz nire osasunari dagokionez: digestioa, kardiologia, etab. Bizitza osasuntsua izaten saiatzen naiz, eta IMQren laguntza funtsezkoa da horretarako.“
José Manuel, Bilbo
Larrialdiak
“Lagundu zidaten langile guztien giza kalitatea nabarmendu nahi dut. Zeladore, laguntzaile eta erizainetatik hasi eta doktorearen tratu sinestezineraino. Zaindua, ulertua eta, batez ere, ongi atenditua sentitu nintzen, aspaldi sentitzen ez nintzen bezala. Langile guztiek betebeharretik eta zuzentasunetik harago jardun zuten. Oso pozik nago.”
Miren Josune, Bilbo
Erditzea Zorrotzaurren
“Gure alaba erditzera joan naiz, eta gure esperientzia ezin hobea izan da: ginekologoa, emaginak eta gainerako profesionalak, profesionaltasuna, adeitasuna eta maitasuna jaioberriarekiko tratuan... egun zoragarriak izan dira, egoera kontuan harturik. Ezin gusturako geratu gara zerbitzuarekin.”
Aintzane, Bilbo
Txat medikoa
“Oso pozik nago zerbitzu honekin. Oso azkar erantzuten dute, pazientearen arazoa edo zalantzak konpontzen dituzte eta hala askotan deiak eta mediku-hitzorduak saihesten dituzte. Bete-betean asmatzea da.”
Rivenia Rosibelle, Bilbo