IMQ Aktiba
Aseguru ekonomikoena da, kontsultan egindako zerbitzu mediko guztiak barne hartzen dituena, kirofano edo anestesiarik gabeak. 23,32 euro hilean hasita, eta orain, % 15 arteko deskontua.
Zure IMQ aseguru medikoa Gipuzkoan eguneko 24 orduetan
Zure beharren arabera, honako aseguru mediko hauen artean aukeratu dezakezu:
Aseguru ekonomikoena da, kontsultan egindako zerbitzu mediko guztiak barne hartzen dituena, kirofano edo anestesiarik gabeak. 23,32 euro hilean hasita, eta orain, % 15 arteko deskontua.
Zure eguneroko asegurua, estaldura osoa eta merkatuko kalitate-prezio erlaziorik onena dituena.41,29 euro hilean hasita, eta orain, % 20ko deskontua bezero berrientzat.
Estaldura osoena duen asegurua, zorrotzenentzat. 76,44 euro hilean hasita, eta orain, % 15 arteko deskontua.
Autonomoak diren langileentzako aseguru mediko berezia. Prezio esklusiboak eta kopagorik gabe. 23,52 euro hilean hasita. Gainera, lortu ezazu % 25 arteko deskontua + % 5eko deskontu zure autonomoentzako aseguru medikoan.
Enpresa, langile eta senideentzako aseguru esklusiboa, asistentzia mediko osoa duena, kopagorik gabea. 22,03 euro hilean hasita eta % 10 arteko deskontua.
Ebook-a
¿Autonomoa zara? Aseguru medikoa egitea pentsatzen ari zara?
DESKARGATUEbook-a
Running zalea zara? Runerrentzako gida behin betikoa aurkezten dizugu. Aritu zure kirol gustukoenean zure osasuna bazter utzi gabe.
DESKARGATUEbook-a
Aseguru mediko baten bila zabiltza? Deskargatu ebook hau eta ikasi zein diren kontuan hartzekoak asegurua aukeratzerakoan.
DESKARGATUlrem ipsu
Zuregandik gertu egon nahi dugu beti, eta horregatik gara aseguru-etxe bakarra zerbitzu digital hauek guztiak eskaintzen dizkizugunak.
Gure bezero guztientzat eta doan:
Gainera, bezeroarentzako arreta zerbitzurako doako telefonoa behar duzun guztirako.
900 81 81 50
INFORMAZIO GEHIAGO
Euskadiko aseguratzaile nagusia gara, 354.000 bezero baino gehiago eta osasunaren alde 84 urteko esperientziarekin. Gainera, IMQrekin euskal osasungintza pribatuko koadro mediko handienean aukeratu dezakezu, profesionalen 2.400 kontsulta baino gehiago. Eta Euskaditik kanpo 40.000 profesional eta 1.150 erreferentzia- zentro baino gehiago dituzu eskura.
Arreta arina, malgua eta gertukoa eskaintzen dizugu, estaldura sanitario osoa eta teknologia aurreratuena dituena.
IMQ marka konfiantza, kalitate eta bermearen sinonimoa da.
IMQ osagarri bikaina da. Gure estaldura osoari esker, mediku ugari eskura izango dituzu, itxaron-zerrendarik gabe eta aukera librean. Zuretzat izango dituzu Euskadiko eta Estatu osoko koadro mediko handiena, kontsultetarako eta espezialitate guztietara sartzeko zuzen-zuzenean, proba diagnostiko, tratamendu, ospitaleratze eta kirurgiarako, zure aseguru motaren arabera.
Gure gida-liburu medikoan kontsultatu eta aukeratu dezakezu jo nahi duzun zentroa edo profesional medikoa. Euskaditik kanpo bazaude, nahi dituzun profesionalak gure estatu mailako sarean aurkitu ditzakezu, esan bezala, 40.000 profesional espezialista eta 1.150 zentro baino gehiago dituzu aukeran.
Gure aseguru mediko guztietan aurkituko dituzun abantailek arreta pertsonalizatua, arina eta eraginkorra dute ardatz, ospe handiko profesionalek emana.
Ver más
Aukeratzen duzun aseguruaren arabera, gure aseguru medikoek estaldura mediko eta kirurgiko osoa eskaintzen dute, besteak beste, honako zerbitzu hauek barne hartzen dituena:
ZERBITZUAK IKUSIAsegurua indarrean jartzen den lehenengo egunetik joan daiteke kontsulta, analitika, ekografia eta abarretara, salbu eta gabezia-aldia daukaten zerbitzuetara.
Poliza indarrean sartzen denetik zenbatzen den denbora-tartea da, zeinetan estaldura batzuk ezin diren erabili. Gabeziak kontsultatu ditzakezu zure aseguruaren baldintza orokor edo partikularretan, 900 81 81 50 telefono zenbakira ere dei egin dezakezu.
Zure aseguru medikoan pertsona gehiago kidetu dezakezu modu arin eta errazean imq.es helbidean edota donostiamq.es helbidera emaila bidalita, bezeroarentzako arretarako doako zenbakira deituta 900 81 81 50 edo gure talde komertzialaren bidez, gure bulegoetan dagoena, Donostiako Euskadi Plaza 1ean.
IMQn arreta arin, pertsonalizatu eta erosoagoa eskaintzen dizugu teknologia berriek ematen dizkiguten abantaila ugariekin.
ABANTAILAK IKUSIIMQ Nazioarteko Zentroak zerbitzuak arreta bikaina eskaintzen du, eskura jartzen ditu bigarren iritzi medikoa eta munduko aditu mediko ospetsuenak patologia bakoitzerako. Horrez gain, aukera zabala eta erreferentziakoa ematen du kasu bakoitzerako nazioarteko ospitale entzutetsuenen artean, hala nola, M. D. Anderson Cancer Center (Houston) eta Dana-Farber Cancer Institute (Harvard, Boston).
Aseguru honek gastu mediko eta ospitaleko guztiak barne hartzen ditu, 300.000 edo 600.000 euro artekoak, minbiziaren patologietarako edo istripu zerebrobaskularrerako.
Istripu aseguruak kalte-ordain handiak bermatzen ditu heriotza kasuan edo istripuarengatiko ezintasun iraunkor kasuan. IMQn hiru mota eskaintzen dizkizugu estaldura eta kapital aukera ezberdinekoak.
MOTAKIMQ Bizitza aseguruak kalte-ordaina bermatzen du edozein arrazoirengatik izandako heriotzaren kasuan, familiaren egonkortasun ekonomikoari eusteko eta zure etorkizuna eta gehien maite dituzunena edozein gorabeherari aurre egiteko babestuta dagoela jakiteak ematen duen lasaitasuna izateko.
IMQn aukerako bermeak eskaintzen dizkizuegu bizitza-aseguru egokia eta abantaila osagarriak izan ditzazun, esaterako, ordaintzeko erraztasuna, istripuaren kasuan izapideak eta kontratazioak egiteko edo lanbideagatik sortutako gainordainketak kentzeko. Hori guztia Euskadin liderrak diren aseguru-etxeen konfiantzaz: IMQ eta Kutxabank Aseguruak.
Imq.es web-gunean informazioa eskatu edo gure aseguru medikoa kontratatu dezakezu, era eroso eta errazean. Era berean, egin dezakezu kontratazio hori Donostia@imq.es helbidean emailez, bezeroarentzako arretarako doako 900 81 81 50 telefono zenbakira deituta, edo gure talde komertzialaren bidez, Donostiako Euskadi Plaza 1 –eko IMQ gure bulegoetan diharduenaren bidez.
Jaioberriei, alta lehenengo hilabetean eskatuz gero, ez zaie osasunari buruzko galdetegirik eskatuko , eta aseguruaren estaldura izango dute beren jaiotzetik beretik. Gainera, ez zaie amarena baino Gabezia-aldi luzeagorik ezarriko, edo aitarena baino luzeagorik, jaioberriarentzat onuragarriena zer den aintzat hartuta.
Behar duzun edozein informazio hauen bidez eska dezakezu:
GEHIAGO IKUSIEhorzketa-aseguruak behar duzun laguntza eskaintzen dizu hurkoen heriotza dela-eta sor litezkeen gastu eta izapideetarako.
Zerbitzu-telefonora egindako dei soil batez, konpainiak bere gain hartzen ditu prozesuan sor litezkeen izapide guztiak: hileta-zerbitzuen gastuen estaldura osoa; leku-aldatze nazional zein nazioartekoa (aberriratzea) aseguruduna bere udalerritik kanpo hiltzen denerako; eta aholkularitza-zerbitzu osoa, zeinekin izapide ohikoenak kudeatuko diren, bai eta ondorengotza-zerga ere. IMQ Ehorzketak hiru modalitateren artean aukeratzeko eskaintzen du: Berriztagarria, Berdindua eta Bakarra. Gainera, bidaia-kasuan, aseguratzen dizu hildako senidearen aldez aurreko itzultzea; atzerrian emandako osasun-arreta 12.000 euro artekoa; 3.000 euro arteko kalte-ordaina istripuaren kasuan; eta prezio murriztuak baldintzen arabera 14 urtez azpikoentzat.
IMQ Etxea asegurua arrisku anitzeko motakoa da eta ohiko estaldurez gain -suteek eta urak eragindako kalteak, kristal-harnabar-ispiluak apurtzea, erantzukizun zibila, ebasketa, lapurreta, babes juridikoa…- bestelako abantailak ere eskaintzen dizkizu, besteak beste, ondasunen kalte-ordaina, berriak izango balira bezala lehenengo eurotik beretik eta frankiziarik gabe, babesa lapurretaren kasuan (etxetik kanpoko atrakuak eta txartelen erabilera iruzurrekoa barne) eta etxe barruko gorputz-istripuen estaldura. Horrez gain, zure zerbitzura 24 orduz urteko 365 egunetan lanean ari diren profesionalen arreta izango duzu. Hori guztia Euskadin liderrak diren IMQ eta Kutxabank Aseguruak aseguru-etxeen babesa izateak ematen duen konfiantzarekin.
Bulegoa IMQ Donostia
Euskadi Plaza, 1 - Donostia
Telefonoa: 943 32 71 55
Ordutegia: astelehenetik ostegunera,
9:00etatik 14:15era. Ostiraletan 8:30etik 14:45era.
Udako ordutegia: ekainaren 16tik irailaren 15era.
Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:45era
E-maila: donostia@imq.es
IMQ Zurriola hortz klinika
Ramon Maria Lili, 1- Donostia
Telefonoa: 943 32 66 52
Ordutegia: astelehenetik ostiralera,
9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara
E-maila: dental-imqzurriola@imq.es
IMQ Zurriola Zentro Mediko-Kirurgikoa
Kale Nagusia, 3- Donostia
Telefonoa: 94 332 35 00
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 20:00etara.
E-Emaila: centro-imqzurriola@imq.es
900 81 81 50
IMQn zure neurrirako bat aurkituko duzu, % 20ra arteko deskontuarekin
Aseguratu zeure osasuna Euskadiko osasun-sarerik HANDIENArekin
Tratamenduaren arduraduna: IGUALATORIO MEDICO QUIRURGICO S. A. DE SEGUROS Y REASEGUROS, IFZ A-95321386 (IMQ). IMQ-rekin harremanetan jar zaitezke bertaratuta edo postaz Bilboko bere helbidean (Bizkaia), k/ Maximo Aguirre 18 (bis), (PK 48011), edo emailez, imq@imq.es . Datu-babeserako delegatua: IMQ-ren datu-babeserako delegatuarekin harremanetan jar zaitezke emailez dpd@imq.es. Tratamenduaren helburuak: lege-beharrak bete, bezeroa informatuta eduki IMQ –k eta taldeko beste erakunde batzuek merkaturatutako produktuen eta aseguruen zerbitzuen gainean, eta kudeatu kontratatutako produktuak eta zerbitzuak. Tratamenduaren lege-oinarriak: lege- beharrak bete; kontratu-harremana gauzatu, interes legitimoa eta behar denean, baimena. Zure datuen jasotzaileak: zerbitzu medikoen emaileak, tratamenduaren arduradunak, agintariak, banketxeak, finantza- erakundeak, epaileak eta epaitegiak.. Inoren datuak eskuratzea: noizbait gerta daiteke IMQ –k beste inork jasotako datuak eskuratu behar izatea, esaterako, zerbitzu sanitarioak ematerakoan fakturazioan eta polizaren estalduraren egiaztatzean erabilitako datuak. Zure datuak gordetzeko epea: kontratuak dirauen bitartean, eta hura behin amaituta, legeak datuak gordetzeko ezartzen dituen epeen arabera, edo IMQ-rentzat erantzukizuna den aldi osoan (batez beste 10 urte). Eskubideak: zure eskubideak (eskuratu, ezeztatu, ezabatu, mugatu, lekualdatu, aurre egin eta abar) balia ditzakezu doan: (a) bertaratuta IMQ-ren edozein bulegotan; (b) postaz, k/ Maximo Aguirre 18 (bis), (PK 48011), bezeroarentzako arreta sailera bidalita; (c) emailez imq@imq.es (nortasuna erantsita). Halaber, Datuen Babeserako Delegatuarekin (DBD) harremanetan jar zaitezke edo erreklamazioa aurkeztu dezakezu Datuak Babesteko Espainiako Agentzian (www.aepd.es).
Informazio gehiagorako bisitatu ezazu gure web-gunea:
https://www.imq.es/sites/IMQCorporativoEU/default/eu_ES/Protección-de-Datos