Osasunaren aseguru-sektorean aitzindaria den egitasmo bati ekin diogu IMQn: paperezko baimenak eta kontsulta-orriak pixkanaka kentzen ari gara. Horrela, gure profesionalen arteko izapide guztiak modu digitalean egingo dira. Denaz arduratuko gara zuk ezer egin beharrik izan ez dezazun,
soilik papeleoari agur esan!
Kontsultan espezialista batengana bideratu al zaituzte? Proba edo ebakuntza bat egin behar al duzu egitera bidali zaituzte? Ahaztu paperezko kontsulta-orriez, baimenak eskatu edo gure bulegoetara etorri beharraz. Zoaz espezialistarengana zuzenean, zure zain egongo da eta.
IMQn gu geu arduratuko gara izapideez eta SMS bat bidaliko dizugu baimena indarrean dagoenean. Horregatik, beharrezkoa da harremanetarako zure datuak eguneratzea: telefono mugikorraren zenbakia eta posta elektronikoaren helbidea.
Uneren batean laguntza behar baduzu, zalantzak badituzu, edo kontsulta bat egin nahi badiguzu, gure bulegoetan edo telefonoz hartatzen jarraituko dizugu. Gure talde osoa zure esanetara dago, behar duzunerako.
Papeleoa dela-eta gertatzen diren itxaronaldiak desagertzen dira.
Joan-etorririk gabe
Izapide guztien erregistroa eta trazabilitate elektronikoa.
Uneoro informatuta egongo zara SMS bidez. Gainera, zure baimenen egoera eta historia ezagutu ahal izango duzu online bulegoan edo IMQ aplikazioan.
Izapide administratiboetarako papera erabiltzeari uzten diogu.
Jeitsi orain IMQ aplikazioa edo sartu online bulegoan zure telefono mugikorraren zenbakia eta helbide elektronikoa berresteko. Gainera, 16 urtetik beherako seme-alaben datuak betetzen badituzu, haien baimenen berri emango dizugu. Egin ezazu IMQ aplikazioan edo online bulegoan; sakatu “Nire historia klinikoa” eta eskatu sarbidea adingabeentzat.
Behin zure harremanetarako datuak berretsi ondoren, jakinarazpenak SMS bidez bidali ahal izango dizkizugu, eta zure baimenak onartuak diren jakin ahal izango duzu. /p>
* Analisi klinikoetarako paperezko bolantea beharrezkoa izango da.